Prayers

OTOITZAK: Prayers in Basque

GURE AITA/Our Father 

Gure Aita,

zeruetan zarena,

santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,

egin bedi zure nahia

zeruan bezala lurrean ere,

emaiguzu gaur egunhonetako ogia,

barkatu gure zorrak

guk ere gure zordunei

barkatzen diegunez gero

eta ez gu tentaldira eraman

baina atera gaitzazu

gaitzetik. Amen.

 

GLORY/AINTZA

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

 

GURUTZEAREN SEINALEA/That the Word of God be…

Gurutze Santuaren seinaleagatik

gure etsaiengandik libra gaitzazu,

gure Jaun eta Jainkoa.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

Hail Mary/AGUR MARIA

Agur Maria graziaz betea,

Jauna da zurekin,

bedeinkatua zera zu andre guztien artean

eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.

Santa Maria Jaungoikoaren Ama

erregutu ezazu gu pekatarion alde

orain eta gure heriotzeko orduan.

Amen.

 

ANGELUSA/The Angel of the Lord…

-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.

-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen.

Agur Maria…

-Hona hemen Jaunaren mirabea.

-Gerta bekit zuk diozun bezala.

Agur Maria…

-Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.

-Eta gure artean bizi izan zen.

Agur Maria…

 

-Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.

-Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun.

Egin dezagun otoitz:

Ixuri Jauna gure bihotzeta zure grazia,

aingeruak esanik Jesu Kristo zure Semea

gizon egin dela jakin dugunoi,

Haren nekaldi eta gurutzearen bidez

piztuerako aintzara iritsi gaitezen.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.

Aintza Aitari…

 

SALBEA/Hail Holy Queen

Agur erregina, ama errukiorra,

gure bizi, gozo eta itxaropen, agur.

Zuri deiez gaude, Ebaren ume

zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan, erbesteratuok,

ea bada, itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek

eta erbeste honen ondoren erakus ezaiguzu Jesus zure sabeleko

fruitu bedeinkatua.

O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa!

Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek

zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun. Amen.

 

ESPIRITU SANTUARI/To Holy Spirit

Zeru-lurren egile zeran Espíritu Santua

zatoz eta bete gure bihotzak,

piztu gugan maite sua.

 

AINGERU ZAINDARIARI/To custodian Angels

Aingeru zaindari, lagun on hori,

gau eta egun lagun niri.

Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.

Nik zerurako nahi dut bizi.

 

EGUNA ESKAINTZEKO/Morning prayer

Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez

zure Bihotzari ematen natzaio

eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan,

gaurko nire otoitzekin eta lanekin,

sufrimenduarekin eta pozekin,

mundua salbatzeko

eta zure erreinua gugana etor dadin.

 

ESKERRAK EMATEKO EGUNA BUKATZEAN/To thank God at the end of the day

Gaur, egun osoan, eman didazu

zure laguntza eta maitasuna;

eman didazu biziaren poza ere.

Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut:

Eskerrik asko, Aita!

 

MAHAIA BEDEINKATZEKO/Blessing at table

Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

DAMU OTOITZA/Act of contrition

Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.